Ttakun Kultur Elkarteak kultur dinamizatzailea behar du

Txintxarri Aldizkaria 2021eko azaroaren 26a

Kultur programak edota jendartea dinamizatzeko proiektuak kudeatzea izango dira bere zeregin nagusiak, besteak beste, Euskaraldia eta Euskararen Maratoia. Ezinbestekoa izango da: euskara ondo menperatzea ahoz eta idatziz, kultur egitasmoen kudeaketan eskarmentua, soziolinguistikako ezagutzak eta gidabaimena izatea.

Interesa izanez gero bidali curriculuma ttakun@ttakun.eus helbidera edo Geltoki kalea 4, 20160 Lasarte-Oria, helbideetara, abenduaren  12a baino lehen.

Besteak beste, hauek dira burutu beharreko zereginak:

  • Euskaraldia eta Euskararen Maratoiaren dinamizazioa: herri batzordearen eta boluntarioen lana koordinatu, koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu.
  • Herriko kultur jarduerak antolatu eta dinamizatu.
  • Herriko eragileekin elkarlana bultzatu.
  • Ekimenen aurrekontua kudeatu.

Lanposturako oinarrizko eskakizunak

  • Euskara ondo menperatzea, ahoz eta idatziz.
  • Kultur egitasmoen kudeaketa eta dinamizazioan eskarmentua
  • Soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea.
  • Euskal kulturgintzaren eta euskaltzaleen mugimenduaren ezagutza izatea
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
  • Gidabaimena. 

Baloratuko da

  • Gizarte eta kultur animazioan ikasketak
  • Kultur produkzioan eskarmentua
  • Prozesu parte hartzaileen dinamizazioan eskarmentua
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Lasarte-Oriakoa izatea edo Lasarte-Oria ondo ezagutzea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
  • Autoa izatea baloratuko da