Jubenil taldeek ezin izan dituzte puntuak lortu etxean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 25a, 11:30
Osatdar B eta Lengokoak B taldeko jokalariak baloia lortzeko borrokan.

Azaroaren 20ekoa ez zen Ostadar SKTren jubenil taldeen eguna izan. Arrupe Chaminade eta Lengokoak izan zituzten aurkari Michelin kirol gunean eta bi partidek emaitza bera izan zuten, 0-5

A taldeak hasi aurretik partida zaila izango zuela argi zuen, bere multzoko sailkapeneko burua zuen aurrean, Arrupe Chaminade. "Mailako talderik indartsuenetakoa da. Ez dute ia partidarik galdu", adierazi digu Iker Herrera entrenatzaileak.

Lehen zatia borrokatua izan  zen eta aukera gutxi sortu zituzten taldeek. Tamalez, donostiarrek ongi baliatu zituzten izandako biak. Ostadarren huts baten ondorioz, lehen gola egin zuen eta jokaldi baten ostean, bigarrena.

Markagailuak adorea eman zion aurkariari eta minutuak igaro ahala jokoan nagusitu zen bigarren zatian. Horri esker, beste hiru gol gehiago sartu zituen.

Jubenil A taldeak ezin izan zituen puntuak eskuratu. Ondorioz, sailkapeneko azken aurreko postura jaitsi da. Helburua, ordea, laugarren postua da. "Laugarren postuak hurrengo faserako sailkapena ematen du. Postu horretatik lau puntura gaude eta lehen fasea amaitzeko lau partida falta ditugu. Jokalariak gogotsu daude eta sailkapena posible ikusten dugu," adierazi du talde urdin beltzeko entrenatzaileak.

Sailkapena zail

Ordu batzuk lehenago, Jubenil Mailako B taldeak zorte bera izan zuen Lengokoak B taldearen aurka.

Partida borrokatua izan arren, Lengokoak atera iristeko erraztasun gehiago izan zuen. Gainera, bigarren zatian, hamar jokalarirekin jolastu behar izan zuen talde urdin beltzak.

Taldea sailkapeneko lehen lau postuetatik aldendua dago. Gainera, puntuak kontuan izanik, zail izango du hurrengo fasera sailkatzea. 

Errege Kopa

Bestalde, Errege Kopako zozketa egin zen azaroaren 18an. Azaroaren 28a eta abenduaren 3a artean jokatuko dira partida bakarreko kanporaketak eta horien artean, Bigarren B Mailan dagoen Gernikak Eibar izan du du aurrez aurre, Ubiria zelaian. 

Bizkaiko taldean Gorka Marcos Sanchez herritarra ari da jokatzen eta hainbat gol sartu ditu denboraldi honetan.