Lasarte-Oriako Udalak 68.250,99 euroko diru-laguntza arrunta banatuko du kirol taldeen artean

Ostadar SKT, Texas Lasartearra, LOTME Kirol Kluba, Intza Kirol Elkartea, Buruntzaldea IKT, Lasarte-Oria Kirol Elkartea (LOKE) eta Eguzki Areto Futbola. Horiek dira Lasarte-Oriako Udalak eskaintzen dituen kirol-elkarteentzako diru-laguntza arruntak jasoko dituzten zazpi kirol-elkarteak. 68.250,99 euroko laguntza banatuko du udalak deialdira aurkeztu diren kirol elkarteen artean.

Kirol-elkarteek jasoko duten laguntza

Ostadar SKT 25.068,38 
Texas Lasartearra 7.003,13 
LOTME 9.231,02 
Intza KE 4.204,48 
Buruntzaldea IKT 9.209,39 
LOKE 10.074,59 
Eguzki AF 3.460
Guztira 68.250,99