Intza KEren pilotariek ezin izan dute garaipenik lortu Gipuzkoako Banakako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 24a, 10:05
Haritza Diaz de GereƱu jubenila Ataungo Eizagirreren pilotakadari erantzuten.

Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketa hasi da eta Intza Kirol Elkarte-ko pilotariek ez zuten zorterik izan Jubenilen eta Kadeteen 2. Mailako lehen jardunaldian

Jubenilen Intza-Ataun partida jokatu zen Michelingo kirol gunean. Atauneko Eizagirre izan zen nagusi partidan. Haritza Diaz de Gereñu herritarrak ongi egin zion aurre eta hainbat jokaldi luzatzea lortu zuen. Tamalez tantoak bukatzerakoan akats ugari egin zituen eta ataundarrak eraman zuen saria, 2-22.

Beñat Olazabalek ere 18-11 galdu zuen partida Kadeteen 2. Mailako lehian. Hotz hasi zuen partida Intzaren pilotariak eta Soraluzeko Caramanzanak aurre hartu zuen, 0-9. Olazabalek partidari itzulia eman nahi izan zion eta jokoan nagusitu arren, hasierako errenta gehiegizkoa izan zen.

Final-laurdena

Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketan, berriz, Nagusien 3. Mailako bikoteak final-laurdena jokatuko du azaroaren 27an, Michelin kirol guneko pilotalekuan. Aurkaria Tartaloetxe 2 izango da.

Jubenil eta kadete mailako bikoteek lehen faseko azken partida jokatuko dute Azkoitiaren eta EPLEren aurka, hurrenez hurren. Ez dute hurrengo faserako sailkapenik jokoan, baina txapelketa ongi amaitu nahi dute Intzako bikoteek.