Aurten ere 'Black Friday' egitasmoarekin bat egin du Aterpeak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 23a, 17:58

Aterpea Merkatari eta Ostalarien elkarteko 25 komertziok eskaintza eta beherapen bereziak izango dituzte azaroaren 26an. Miguel Angel Prieto elkarteko lehendakariak egitasmoaren berri eman du gaur, Marian Olaizola ileapaindegian, Lasarte-Oriako Udaleko Agustin Valdivia alkateak, Udaleko Sozioekonomia batzordeburu Nuria Fernandez-ek eta Aterpeako hainbat kideek lagunduta

Lasarte-Oriako Aterpea elkarteak ere bat egin du, beste urtebetez, Black Friday egitasmoarekin. Azaroren 26an, eskaintza eta beherapen bereziez beteko dira herriko 25 komertzio. Elkarteko lehendakari Miguel Angel Prieto-k azaldu du, establezimentu bakoitzak bere eskaintza eta beherapenak zehaztuko dituela. 

Gaineratu du Lasarte-Oria herri bizia dela eta komertzio eskaintza zabala duena, eta aukera hori baliatuz, dei egin die herritarrei, bertakoa kontsumitu dezaten: "Eguberrietako erosketa aurreratu eta deskontuak lortzeko aukera bikaina da".

Aterpearen izenean eskerrak eman dizkie Prietok Lasarte-Oriako udaleko Sozioekonomia batzordeburu Nuria Fernandez-i, Agustin Valdivia alkateari eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailari. haien laguntzarengatik. Hala, herritarrak deitu ditu Lasarte-Orian kontsumitzera.

Honako hauek dira egitasmoan parte hartuko duten komertzioak: Ormazabal loradenda, Zubieta motor, Halcon bidaiak, Mabel moda, Deco 75, Maiane lurrindenda, Ana gizonezkoen ileapaindegia, Noaoa bidaiak, Urruzola mertzeria, Arregui elektrizitatea, Abreu bazarra, Naturhouse, Mauxa mertzeria, Alba moda, Aritza mertzeria, Imagine jantzi denda, Splendor ileapaindegi eta estetika zentrua, Irigoyen optika, Bideolagunak, Ola enmarkazioak, Marian Olaizola ileapaindegia, Iturbe zapatadenda, Sukoa burdindenda, Marbell ileapaindegia eta Josema burdindenda.