Buruntzaldea IKTko igerilariek hemeretzi marka hobetu dituzte Ligako jardunaldian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 23a, 13:00
Andoaingo jardunaldian parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko igerilariek Neguko Ligako 3. jardunaldiari aurre egin zioten, azaroaren 20an. Igeriketa taldeko infantil, junior eta absolutuek entrenamenduen fruitua erakutsi eta markak ondu dituzte; oraingoan, hemeretzi marka pertsonal berri erdietsi zituzten

Azpimarratzekoak dira, Alba Escribanok lortutako lau marka berriak: 50 m. libre proba, 37,09; 200  m. libre proba, 2.36,27; 400 m. libre proba, 5.14,12 eta 200 m. lau estiloak proba, 3.03,24.  400 m. libre proban lortutako emaitza, gainera, Gipuzkoako Neguko txapelketarako baliagarria izan daiteke behin behinean. 

Hiruna marka hobetu zituzten Mayi Gorosteguik – 400 m. libre proba, 6.31,72); 50 m. tximeleta proba, 46,71 eta 200 m. lau estilo proba, 3.26,09– eta Irati Etxeberriak –50 m. bular proba, 50,19; 50 m. tximeleta, 49,52 eta 200 m. lau estilo proba, 3.29,78–.

Izaro Audikanak –50 m. bular proba, 39,72 eta 50 m. tximeleta proba, 37,89–, Iker Gorosteguik –50 m. bular, 40,24 eta 200 m. tximeleta proba, 2.46,81–. eta Iker Gandiak  –100 m. libre proba, 1.04,15 eta 50 m. bular proba, 40,38– eta Miren Sarobek –400 m. libre proba, 5.17,92 eta 50  m. bizkar proba, 38,65–, berriz, bina marka pertsonal gainditu zituzten. Azkenik, Jurgi Sukunzak 50 m. bizkar proban 33,75 denbora egin zuen.

Taldeko gainerako igerilariak ere euren marketatik gertu ibili ziren. 

Abenduaren 18an izango dute hurrengo jardunaldia eta emaitza hobeak lortzeko asmoz, lanean jarraituko dute.