Txistu eta txaranga doinuak, Santa Zezilia egunean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 23a, 12:18

Lasarte-Oriako txistulariak eta Gautxori eta Oaintxe in deu txarangak kalera irten dira. Santa Zezilia eguna ospatzeko Lasarte-Oriako txokoetan barrena ibili dira, astelehen arratsaldea girotu asmoz. Askotariko doinu ezagunak jo dituzte guztiek, eta lortu dute arratsalde hotza apur bat behintzat girotzea.