Iruñea RCk bigarren zatian eskuratu zuen partida

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 23a, 11:30

Ez zen posible izan. Indarrak berdinduak zirela zirudien arren, Iruña RC taldea 19-38 gailendu zen Michelin kirol gunean jokatu zen Euskal Ligako 2. Mailako neurketan

Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT taldea aurreratu zen markagailuan eta ederki eutsi zion.

Iruñak, ordea, ez zuen amore emango. Lehen zatian atzetik joan arren, azken minutuan aurreratu zuen talde beltza entsegu eta ostiko bidez, 19-21.

Atsedenaren ostean, Iruña izan zen nagusi zelaian. Beltzek aukera gutxi izan zituzten atera iristeko; Iruñeako taldeak, berriz,  hamazazpi puntu egin zituen.

Ohorezko B mailan, berriz, Gesalaga Okelan Zarautz eta Bera Bera taldeen arteko norgehiagoka borrokatua izan zen. Azken momentura arte ez zen irabazlea erabaki eta Beltzek puntu batengatik irabazi zuten partida.

Saskia

Bestalde, Beltzak Rugby Taldeak jakinarazten du, Gabonetako saskiko txartelak salgai daudela. Saria Gure Etxea tabernan ikusgai dago.. 

Ohiko tabernatan eskuratu daitezke dagoeneko tiketak eta taldeko gazteek ere saltzen dituztela jakitera eman dute taldeko arduradunek.

Jasotako dirua Errugbi Eskolara bideratuko da. Taldeko arduradunek nabarmendu dutenez, "eskolaren filosofia haurrek kirola egin eta horrek familiei gasturik ez sortzea da. Beraz, horretarako erabiliko da dirua".