Datorren urteko Inauterien gaia aukeratzeko bilera ostegunean egingo dute, Gaztelekuan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 22a, 17:01
Gazte kuadrilla bat, 2019ko Inauteriak ospatzen.

Lasarte-Oriako Udalak herritarrak eta konpartsak deitu ditu ostegun honetan egingo duen bileran parte hartzera. Gai zerrendako puntu garrantzitsuena 2022ko Inauterietako gaia onartzea izango da. Parte hartze prozesuaren bidez 39 proposamen jaso dituela jakinarazi du.

Lasarteoriatarrek eragin diote buruari, eta aukera ugari proposatu dituzte. Artea, musika, bideo jokoak, zerua eta infernua, garai historikoak (80. hamarkada eta Gerra Hotza, esate baterako), herria zoo bat izatea, koronabirusa...eta beste hainbat. Baten batek gaia librea izatea ere iradoki du.