COVID-19

EAEko Auzitegi Nagusiak ez du baimendu COVID ziurtagiria eskatzea

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 22a, 14:02

Eusko Jaurlaritzak ezingo du COVID ziurtagiria eskatu herritarrei aisialdirako aukerak eskaintzen dizkieten establezimenduetan eta 50 pertsona baino gehiagorentzako tokia duten jatetxeetan. Horren aurka bozkatu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak.

Gaur goizean elkartu dira organo hori osatzen duten magistratuak, Lakuak iragan asteko ostegunean egindako eskaerari buruz hausnartzeko. Bik bozkatu dute aurka, eta baita Luis Garrido presidenteak ere. 

Jaurlaritzak agiri hori eskatu nahi zuen diskoteka, dantzaleku, karaoke, eta hirugarren kategoriako tabernetan, eta baita 50 pertsona baino gehiagorentzat tokia duen jatetxeetan ere.