COVID-19

Lasarte-Orian 22 kutsatze zenbatu dituzte azken lau egunetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 22a, 14:08

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hilaren 18tik 21era arteko datu epidemiologikoen berri eman dute. Horien arabera, Lasarte-Orian 22 kasu baieztatu dituzte ostegunetik igandera, eta azken hamalau egunetan, 60. Intzidentzia tasa metatua 315,04 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.255 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik ia hamabi (%11,8). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza mankomunitateko kide diren udalerrietan 194 positibo baieztatu dituzte: 68 Andoainen, 53 Hernanin, 22 Lasarte-Orian, hogeina Astigarraga eta Usurbilen eta 11 Urnietan. 

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako batez besteko intzidentzia tasa 300,68 da. Osakidetzako ospitaleetan 168 pertsona daude ingresatuta, horietatik 31 larri, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan.