2021/11/20 11:00 - 21:30

Jaia

Erraldoi, buruhandi eta zezensuzkoak

Erraldoi, buruhandi eta zezensuzkoak
Herrian zehar, Lasarte-Oria

Lasarte-Oriako Erraldoien eta Zezensuzkoen Taldeak (LOZET) egun osoko egitaraua antolatu du egiten duen lana erakusteko:

- 11:00etan hasita, erraldoi eta buruhandiekin kalejira, Blas de Lezo kaletik Okendo plazara. Ttirriki Ttarraka eskolakoek girotuko dute.

- 13:00ean, Loidi-Barren pilotalekuan: taldearen aurkezpena, photocalla eta margoketa tailerra.

- 16:00etatik 17:00etara, margoketa tailerraren errepikapena.

- 17:00etatik 19:00etara, kalejira erdigunean zehar: Loidi-Barren, Sasoeta, Okendo plaza. Gautxori txarangak girotuko du.

- 20:30ean, zezensuzkoak Kale Nagusian.