Zaindariaren omenez jo dute Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 18a, 18:54

Musika emanaldia eskaini dute Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolako ikasleek, Okendo plazan. Datorren astelehenean, azaroaren 22an ospatuko da Santa Zezilia Eguna, musikarien zaindariarena eta hori baliatuz elkartu dira herriko plazan. 

Askotariko musika instrumentu eta doinuekin alaitu dute bertaratu diren herritarren arratsaldea. Biolinak, gitarrak, txistuak, akordeoiak, zeharkako-flautak eta tronpetak jotzen fin aritu dira musikari guztiak. Kontzertuari hasiera emateko, denek batera jo dituzte hainbat abesti ezagun; Ikusi mendizaleak eta Beti eskamak kentzen, besteak beste. Giro atseginean aritu dira denak eta emanaldia ikustera joan diren herritarren txaloak jaso dituzte.