2019-2020 Genuine Ligari agur esan diote Tarragonan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 18a, 11:30
Real Sociedad Fundazioko jokalariak eta Tarragonara joan ziren zaletuak. Arg.: Real Sociedad SAD

Bi urte etenik egon ostean, 2019-2020ko denboraldiko Genuine Ligari amaiera eman diote azaroaren 12tik 14ra, Tarragonan antolatu den topaketan 

Espainiar Estatuko 42 talde bildu dira bi lehiaketa ezberdinetan parte hartzeko. 2020ko martxoan lehian zeuden 36 taldeek Adiskidetasunari saria, Kiroltasunari saria eta Joko garbiaren saria izan dituzte jokoan. Horien artean, Iosu Zabache Sanchez herritarra kide duen Real Sociedad Fundazioak.

Gainerako, sei taldeek –2021-2022 Ligako kide berriak– txapelketaren nondik norakoak ezagutzeko euren arteko ligaxka jokatu dute.

Jokatzeko gogoak
Realeko jokalariak ilusioz egin zuten bidaia Tarragonara. Eten luzearen ostean, Genuine Ligako gainerako taldeekin berriro lehiatzeko gogoekin zeuden jokalariak.

Reala Adiskidetasuren sariko multzoan lehiatu zen eta Real Zaragoza, Villarreal CF eta Reus taldeen aurka jokatu zituzn partidak.
Ederki hasi zuen txapelketa Zaragoza 0-3 garaituz. Gainerako bietan, ordea, ez zuen zorterik izan. Villarreal CFren eta Reusen aurka 0-1 galdu zuen.

Hamargarren postuan sailkatu zen. Sari nagusiak, berriz, Cordoba CF (Adiskidetasunari saria), Fundacion Rayo Vallecano (Kiroltasunari saria) eta Athletic Club Fundazioa (Joko garbiaren saria) taldeek eskuratu zituzten.

Birtualki lehia
Bi urtez zelaian elkartu ezin izan diren arren, Genuine Ligak sarean ekimenak antolatu ditu taldeak harremanetan mantentzeko. Esate baterako, Genuine talent lehiaketarako Zabache herritarrak pianoa jo zuen eta Realak minijokoen txapelketa irabazi zuen.