Indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 19a, 11:50

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira, herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko zenbait jarduera antolatu ditu Lasarte-Oriako Udalak. Erakusketa batek zabalduko du egitaraua, hilaren 22an, eta elkarretaratzea ere deitu du 25erako

Aurten ere, indarkeria matxistarik gabeko herri bat aldarrikatzeko, hainbat ekintza antolatu ditu Lasarte-Oriako Udalak azaroaren 25erako. Herritarrak gaiaz sentsibilizatzea nahi du, eta, bide horretan, urtez urte euren esku dagoena egingo dutela iragarri du Agustin Valdivia alkateak. Erakusketa, elkarretaratzea, antzerkia, liburu aurkezpena eta beste hainbat hitzordu izango dituzte lasarteoriatarrek, horietako hainbat gainera, kultura departamentuarekin eta herriko mugimendu feministarekin elkarlanean antolatuak.  Aurtengo Beldur Barik lehiaketako sari banaketa, ordea, bertan behera geratu dela jakinarazi dute, ez baita herritarrik animatu egitasmoan parte hartzera.

Udalaren egitarauaz gain, aSunak taldeak ere kontzentrazioa deitu du, hilaren 25erako. Okendo plazan egingo dute, 19:00etan. 

Honako egitaraua da udalak aurkeztu duena:

Azaroaren 22tik 28ra
• Mugarik gabe gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, Indarkeria matxisten aurkako erakusketa globalak erakusketa Emakumeen Zentroan.
Azaroaren 25ean
• 10:00etan ikus-entzunezko bat proiektatuko dute DBH 1-2. mailako ikasleentzat, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Proiekzioa amaitu ostean, solasaldia egingo dute. Jarduera hau kultura departamentuarekin elkarlanean antolatu dute.
• 12:00etan elkarretaratzea Okendo plazan.
Azaroaren 26an
• 19:30ean Levantate y mea de pie antzerki obra oholtzaratuko du Detrius teatrus taldeak kultur etxean. Sarrerak 3 euroren truke erosi ahal izango dira. 
Azaroaren 29an
• 19:00etan Samara Velte kazetari eta EHUko doktoreak Nik sinesten dizut liburua aurkeztuko du. Maider Galardi kazetari eta EHUko doktore lasarteoriatarrak egingo ditu moderatzaile lanak. Jarduera hau talde feministarekin elkarlanean antolatu dute.
Abenduaren 1ean
• 18:00etan Beatriz Egizabalek Argi ibili gurekin ipuina kontatuko die etxeko txikienei. Kultur etxeko hitzaldi aretoan izango da. Jarduera hau kultura departamentuarekin elkarlanean antolatu dute.