Brontzezko domina eskuratu arren, LOKEk ez du Espainiako txapelketan ordezkaririk izango

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 16a, 10:55
Fermin Balda eta Asier Sagasti, dominekin. Arg.: LOKE Judo.

Iparraldeko eremuko judokek hitzordu garrantzitsua izan zuten  azaroaren 4an, Iruñean: Espainiako txapelketako sailkatze proba. LOKEko Fermin Balda eta Asier Sagasti seniorrek parte hartu zuten lehiaketan. Ederki borrokatu arren, biek hirugarren postua eskuratu zuten euren pisuetan. Beraz, ezin izan dira Espainiako txapelketarako sailkatu.