Santa Zezilia ospatzeko, kontzertua emango du Alboka Abesbatzak igandean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 16a, 08:15
Albokako kideek 2019an egin zuten azkenekoz Santa Zeziliaren omenezko emanaldia.

Aurrez aurreko emanaldiak berreskuratuko ditu Alboka Abesbatzak ere, eta kontzertua eman, igande honetan, Santa Zezilia ospatzeko. Musikarien eguna hilaren 22koa izango da, astelehena, baina bezperan egingo diote omenalditxoa herritarrek.

Arantzazuko Ama parrokian 11:30ean hasiko da elizkizuna, eta bertan abestuko dute Albokako kideek. Ondoren, aire zabalean emanaldi txiki bat egingo du, bi tokitan: eliza horretako plazan (Zumaburu auzoan dago) eta Sagardotegi kalean. Lasarteoriatarrak bertaratzera eta musikaz gozatzera animatu dituzte.