'Altsasu' antzezlana taularatu du La Dramatica Errante konpainiak

Altsasu antzezlana taularatu du La Dramatica Errante konpainiak ostiral iluntzean, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Nafarroako herri horretako Koxka tabernan 2016ko urriaren 15eko goizaldean gertatutako liskarra eta ondorengo auzi judiziala lantzen ditu Maria Goiricelaya-k zuzendutako ikuskizunak.