Baserrietatik etxeetara

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 13a, 17:32

Erosketa poltsak baserriko produktu freskoez bete dituzte lasarteoriatarrek gaur goizean. Lasarte-Oriako Udalak eta Behemendi elkarteak antolatuta, gisa horretako produktuen zortzigarren aldia egin dute Okendo plazan. Zerua goibel egon arren, euririk ez du egin eta horrek herritarrak animatu ditu.

Letxuak, kalabazak, tomateak, piperrak, porruak, ogia, pastelak... Hamaika produkturen artean aukeratu ahal izan dute merkatura bertaratu diren erosleek. Etxaldeetako onena eraman dute saltzaileek Okendora, eta eguerdi aldean etenik gabe ibili dira bezeroekin tratuan. Poltsak eta saskiak bete-beteta eraman ditu batek baino gehiagok.