Bizikletak konpontzeko ikastaroa bihar, Jaizkibel plazan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 12a, 11:30

Lasarte-Oriako Udalak txirrindak konpontzeko tailerra antolatu du larunbat honetarako, azaroaren 13rako, Jaizkibel plazan, 11:00etatik 13:30era. Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea; ikastaroaren egunean bizikletarekin joan behar da enparantza horretara.

Tailer horien helburuak hiru dira, Udalak zehaztu duenez: bizikletak erabiltzeko moduan mantentzea; konponketa txiki batzuk egitea; eta parte-hartze herrikoirako guneak sustatzea. "Aisialdia, kirola eta hirietako garraio jasangarria batzen dira bizikletan". Garraiobide hori erabiltzeari esker karbono dioxido "zero emisioak" lortzen direla azpimarratu du Udalak.