Arrapide pasealekua erabiltzeko araudia

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 11a, 16:08

Arrapide pasealekuan, Landaberri ikastolara doazen autobusak bestelako ibilgailuekin gurutzatzerakoan sortzen diren egoera arriskutsuak ekiditeko, trafiko araudi berria ezarri zuten iragan urriaren 4an. Ikastetxeko ordezkariek jakinarazi dute, ordea, oraindik badirela arau horiek errespetatzen ez dituzten gidariak, eta horri irtenbide eman asmoz, neurriak gogorarazi dituzte. Hauek dira: oinezkoek lehentasuna izango dute; eskola-garraioaren orduetan (8:15tik-9:15era; 12:15etik-15:15era eta 16:45etik-17:45era)  ibilgailuek ezin dute Realaren zelai atari aurreko bidegurutzetik Hipodromoko sarrera nagusirako noranzkoan ibili, eta ibilgailu astunek esandako norantza horretan ibiltzea erabat debekaturik dute edozein egun nahiz ordutan.