Kadete Partaidetza taldeari hirugarren laurdenean egin zion ihes partidak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 11a, 12:30
Ostadar SKTren Kadete partaidetza taldeko jokalaria saskira hurbiltzen.

Kadete Partaidetza mailako Ostadar SKT eta SaskiAxular partida jokatu zen, azaroaren 6an, Maialen Chourraut kiroldegian. Atsedenaldira 22-15 iritsi ostean, zorigaiztoko hirugarren laurdenak partida irauli zuen eta Donostiarrak gailendu ziren

Aitor Lasek zuzendutako taldeak gogoz hasi zuen partida. Bigarren minutuan aurretik jarri zen eta aukerak ongi  baliatuz, 22-15 iritsi ziren atsedenaldia.

SaskiAxularrek, ordea, ez zuen amore emango eta hirugarren laurdenean partida irauli zuen. Bi jokaldietan saskiratzeak lortu eta defentsa gogorra ezarri zion etxeko taldeari. Ondorioz, urdin-beltzek ezin izan zuten saskira gerturatu eta izan zituzten aukeretan ere ez zuen zorterik izan. 4-22ko partzialarekin amaitu zen laurdena.

Ostadarreko kadeteei minutuak falta izan zitzaizkien partidaren emaitza aldatzeko. Talde urdin-beltza gogor saiatu arren, SaskiAxularrek hamaika puntutako errenta ongi kudeatzen jakin zuen. Azken partziala ere etxekoentzat izan zen (14-10); partidako puntuak, ordea, Donostiara joan ziren, 40-47.

Nahiz eta emaitza aldekoa ez izan, entrenatzaileek taldean konfiantza dute eta denboraldiari begira, ilusioz beteak daude: "mentalki dituzten trabak gainditu eta gauza nahiko interesgarriak egiteko gaitasuna ikusten dugu taldean".