Badator 28. Jaiotzen lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 10a, 13:10

Eguberriak gerturatzen ari dira eta Danok Kide-k urteroko ohiturari eutsiz, jaiotzen 28. lehiaketa antolatu du. Elkarteko ordezkariek jakinarazi dute, abenduaren 17, larunbata, eta 18an, igandea jasoko dituztela lanak, egoitzan bertan (Blas de Lezo kalea, 11. zenbakia) eta 17:00etatik 19:00etarako ordutegian.