Intzako bikoteek ahazteko moduko jardunaldia izan dute

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 10a, 12:15
Haritza Diaz de Gereñuk eta Pedro Eloseguik ezin izan dute Añola Mendi geratu.

Intza Pilota Elkarte-ko bikoteek ez zuten asteburu erraza izan. Jubenilek zein kadeteek sekulako egurra jaso zuten euren partidetan, biek 22-5 galdu zuten

Michelin Kirol Guneko pilotalekuan 2. Mailako Jubenilen Intza-Aloña Mendi norgehiagoka izan zen. Haritza Diaz de Gereñuk eta Pedro Eloseguik ez zuen aukerarik izan Aloña Mendiren aurka. Oñatiarrak nagusi izan ziren hasieratik.

Kadete mailan, partida zaila aurreikusi zuten Intzako kideek. Hala ere, Beñat Olazabalek eta Xuban Urdalletak LAPKE-ri aurre egiten saiatu ziren. Ahaleginak, ordea, ez zuen saririk izan eta merezi ez zuten emaitzarekin joan ziren etxera.

3. Mailako Nagusien bikoteak atsedena izan zuen eta etenaldi txikia lehen faseko azken jardunaldia prestatzeko baliagarria izan dute pilotariek. Neurketa azaroaren 13an, larunbatarekin jokatuko da eta Hernani 1 izango du aurrez aurre. Garaipena eskuratuz gero, txapelketan aurrera egingo du Intzako bikoteak multzoko buru bezala eta lehen fasean partidarik galdu gabe.