Ikasitakoa erakusteko irrikaz

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 9a, 11:30
Errugbi Eskolen topaketa izan zen igandean Michelin Kirol Gunean. Arg.: Beltzak RT

Michelin Kirol Gunean Errugbi Eskolen topaketa izan zen azaroaren 7an. Hernani, Txingudi, Atlético San Sebastian eta Beltzak/Zarautz errugbi taldeetako 10 eta 12 urtez azpiko gaztetxoak bildu ziren; guztira, 130 haur. Lasterka, paseak, plakaketak...senideei eta lagunei euren trebezia erakutsi zieten. Eta errugbian ohikoa den modura, hirugarren denboraz ere gozatu zuten guztiek.