Azken balea lagundu nahian ibili dira Tomax eta Muxi

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 6a, 19:21

Kanadara bidaian lagundu dituzte bi pertsonaiak kultur etxeko auditorioa bete duten haurrek eta helduek. Umorez, magiaz eta kantaz betetako ikuskizunak, dantzan jarri ditu bertaratutakoak eta tarte atsegina pasarazi die. 

Muxi eta Tomax hondartzan daudela, Muxik egunkarian irakurriko du azken euskal baleak bizirauteko arazoak dituela. Jolasean ari den Tomax konbentzituko du hura laguntzera joateko. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira, plastikoengatik eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahalegintzeko. Bidaia, ordea, ezustekoz betetan egon da. Baita Muxik lagunari egindako bihurrikeriez ere. Esaterako, "olatua" esan duen bakoitzean urarekin zipriztindu du Tomax. Ez da zirikatu duen bakarra izan, ezpata-arrain batek ere buruhausteak eragin baitizkio. 

 

Erlazionatuak