Patxi Castrori omenaldia egingo dio Ostadar SKTk

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 5a, 10:15

Ostadar SKTk futbol saileko zuzendaritzako kide izan zen Patxi Castrori omenaldi xumea egingo dio, azaroaren 6an, 17:20ak aldera Michelin kirol gunean. Castro 2020ko urrian zendu zen, COVID-19aren biktima. Lasarte-Oriako pala txapelketeta zein Santa Ana txapelketako antolakuntzan, herri bazkarietako sukaldaria, Lasarte-Oria Bai! Kroseko bolondresa… herritarrak elkartearen eta herrigintzaren alde egin zuen lana eskertuko da ekimenean. Omenaldi honen bitartez, pandemia honen kalte gordinenak jasan dituzten Lasarte-Oriako familia guztiei ere omenaldia egin nahi die Ostadarrek. Horregatik, kirol elkarteak herritarrak gonbidatzen ditu bertaratzera.