Masterrek aireko denboraldiari agur esan diote

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 4a, 12:15
Latorre, Kopako proban lehian. Arg.: Errenteria Atletiko Elkartea.

Errenteria Atletiko taldeak II. Espainiako Master taldeen Kopa mistoan parte hartu zuen, urriaren 31n, Durangon. Errenteriako taldean, Jose Ramon Latorre eta Ander Iriondo herritarrak aritzen dira lehian; txapelketan, ordea, Latorrek bakarrik hartu zuen parte. Abiadurako bi probatan egin zuen lasterka Latorrek, 100 m. eta 200 m. probak eta bere harritxoa jarri zuen taldea bosgarren izan zedin. Bi lehiaketetan lehen hiruen artean izan zen herritarra. 100 m. proban hirugarren iritsi zen helmugara, 11,97 eta 200 m. lasterketan, berriz, bigarren postua eskuratu zuen 24,16 denbora eginez.