Eguzki ISU Leihoak taldeak ezin izan zuen Miren Taberna OKE geratu

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 4a, 13:15
Eguzki ISU Leihoak taldeak ezin izan zuen Miren Taberna OKE gainditu.

Eguzki ISU Leihoak taldeak denboraldiko bosgarren jardunaldia jokatu zuen Miren Taberna OKE-ren aurka, urriaren 29an, Maialen Chourraut kiroldegian. 2-7 galdu zuen

Partida zaila zuen aurretik etxeko taldeak. Oiartzungo taldea 2. Mailako lehen postuetan egoteko lehian ari da; aipatu jardunaldiko partida baino lehen, bi garaipen eta bi berdinketa zituen eskuan. Lasarte-Oriako taldeak denboraldia Eskoriatzaren aurkako garaipenarekin hasi bazuen ere, gainerako partidetan ez du punturik eskuratu.

Partida hasi eta ederki borrokatu zen Jon Arozenak zuzentzen duten taldea baloiaren jabetza izateko.

Hala ere, Miren Tabernako aurkariek euren balio erakutsi eta erasora jo zuten. Ez zen erraza izan aurkariaren saiakerak geratzea Eguzki ISU Leihoak taldearentzat.

Nahiz eta arerioa gailendu, etxeko taldeak ez zuen amore  eman eta bi aukera baliatu zituen  Oiartzungo taldearen defentsa eta atea zulatzeko.

Neurketa Miren Taberna OKE-ren aldeko  2-7ko markagailuarekin amaitu zen.

Emaitza ezberdinak

Eguzki Areto Futboleko gainerako taldeek emaitza ezberdinak izan zituzten.

1. Mailako Eguzki Arkupe Rehabilitaciones taldek garaipen berria erdietsi zuen CD Mondrate 2-4 mendean hartuta.

Gazteen Mailako taldeak, puntu bat gehiago lortu zuen Lauburu KE Ibarraren aurka husna berdindu ostean.

Eta Infantil mailako gaztetxoek 3-5 galdu zuten. Aurkaria Antiguoko izan zen.