Intzako bikoteek batean kale, bestean bale egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 3a, 13:30
Haritz Urkia eta Mikel Elolak osatutako 3. Mailako Nagusien bikotea, txapelketako lehen partidan.

Intza Pilota Elkarte-ko pilotariek Gipuzkoako Binakako Txapelketan buru belarri ari dira lehian. Herriko taldeko hiru bikoteek jardunaldia izan arren, 2. Mailako Kadeteek ez zuten partidarik jokatu. Azkoitiko bikotea ez zen aurkeztu, pilotarietako batek arazoak zituelako

3. Mailako senior bikoteak –Haritz Urkia eta Mikel Elola– garaipen berria gehitu zuen denboraldiko zerrendara; ez du partidarik galdu eta bere multzoko sailkapeneko buru da. 

Intzako bikotea nagusi izan zen partida hasieratik eta Tolosako Otsabio 3-22 irabazi zuen.

Jubenilen mailako bikoteak, berriz, Ataunen sufritu zuen. Intza mendean hartu zuen hasieratik aurkariak eta Haritza Diaz de Gereñuk eta Pedro Eloseguik ezer gutxi egin ahal izan zuten arerioen erasoak geratzeko.