Asier Pozok Eibar Txirrindulari taldean jarraituko du

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 3a, 10:00

Asier Pozo, Euskal Bailarak Kriteriumean lehian. Arg.: Eriz Fraile.

Eibar Txirrindularitza taldeak jakitera eman duenez, Asier Pozo herritarra beste urte batez izango da eurekin lanean. Txirrindulari taldeak aurreko denboraldian "erlojuaren aurkako frogetarako duen gaitasuna erakutsi" duela nabarmendu dute Pozoren jarraipena iragartzerakoan. Herritarrak iaz egin zuen 23 urtez azpiko mailara jauzia.