Dinbi Banda batukada taldea: "Zuen zain gaude"

Txintxarri Aldizkaria 2021eko azaroaren 2a

Dinbi Banda taldearen 2019ko emanaldi bat.

Batukada ezagutzera eta jotzera gonbidatu ditu lasarteoriatarrak Dinbi Banda taldeak. Interesa dutenek mezu elektroniko bat bidali behar dute dinbibanda@gmail.com helbidera, edo bestela, sare sozialetara. Kideek ostiraletan entseatzen dute, 18:00etatik 20:00etara, Sasoeta LH ikastetxean. 

Taldeko kideek jakinarazi dutenez, herritarrek ez dute zertan musikan adituak izan behar: "Gogoa izanda nahikoa da. Animatu!".