Espainiako Errugbi federazioak atzo jakinarazi zuen 20 urte azpiko Europako txapelketan lehiatuko diren jokalarien zerrenda. Horien artean da, Aviron Bayonnais taldean jokatzen ari den Alex Saleta herritarra. Txapelketa azaroaren 7tik 13ra antolatu da Coimbran (Portugal) eta lehen aurkaria Alemania izango da. Hitzordu garrantzitsua prestatzeko azaroaren 2an, Valladoliden bilduko da 20 urtez azpiko taldea.