Herritarrek emaitza ederrak lortu dituzte hainbat lasterketetan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urriaren 28a

Davi Garcia Romero, IV Medieval Trail Montearagón probako podiumean. Arg.: LOTME.

Mendi zein errepide lasterketa ugari ari dira antolatzen Euskal Erkidego autonomoan zein kanpo. Lasarte-Oriako korrikalariak topera dabiltza azken asteburuetan eta hainbat probatan lehen postuetan izan dira

Urriaren 17an, IV Medieval Trail Montearagón proban (Huesca), David Garcia Romero herritarra garaile izan zen. 21 kilometroko ibilbidea egin zuen Garciak.

Egun horretan bertan, 15K Donostiako Klasikoa jokatu zen. Proba honek 15 kilometro eta 5 kilometroko ibilbideak izan zituen eta hainbat herritar izan ziren lehian. 15 kilometrotako proban, Anabel Eleno Agustin herritarra 50 urte baino gehiagoko podiumeko hirugarren mailan izan zen.

Bestalde, urriaren 23-24an, Trepitja Garrotxa Ultra Traila egin zuen Borja Granado Macazaga herritarrak Oixen (Katalunia). Helmugara bosgarren postuan iritsi zen. 83 kilometro eta 4.750 metroko desnibel positiboko duen ibilbidea 10.46.25 egin zuen.