Azpeitiatik Bidaniara 6,300 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten lasterketan parte hartu zuten 32 gidariek.
Joseba Iraola faboritoak ez zuen huts egin eta Norma NP01 barketa izan zen azkarrena jardunaldi osoan zehar. Azken igoera ofizialean egin zuen markarik onena, 02.54,562.
Bigarren postuan, Aitor Manso herritarra izan zen. Gidari gazteak ohi bezala, indarrak neurtu zituen entrenamendu saioan eta hirugarren denbora egin zuen, 03.23,230. Saio horretan ikusi zen Iosu Beitia beteranoa izango zuela bigarren postua lortzeko aurkari zuzena.
Lehia estua izan zen lehen igoera kronometratuan. Hogei ehunekorengatik lortu zuen Beitiak bigarren postua; Mansok 03.14,532 egin zuen.
Azken igoeran, berriz, azkoitiarra ez zen irten eta Mansok bere denbora bost segundotan ondu zuen, 03.09,445.
Euskadiko Mendi Igoeren txapelketako azken proban (Sollubeko igoera) denboraldiari agur esango diote. Euskadiko txapelketa ez bada, Gipuzkoakoa behintzat eskura du Mansok.