Bea Egizabal eta Cesar Marcosen ipuin kontaketa saiora joateko aukera izan dute Lasarte-Oriako txikienek. 51 ume batu dira Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan; adi-adi entzun dituzte Kontukantoieko kideek kontatutako ipuinak.
Jirafek lepo luzea zergatik duten kontatu diete lehenengo kontakizunean, eta ilargiak zein zapore duen bigarrengoan.
Giro atseginean igaro dute saioa.