Domu Santu eguna dela-eta, zerbitzu berezia emango du Manttangorri hiribusak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 27a, 09:15
Herritar bat, hiribusera igotzen.

Illarraltzueta hilerrira joateko asmoa dutenek Manttangorri hiribusa erabil dezakete urriaren 31n eta azaroaren 1ean, zerbitzu berezia eskainiko duelako, Domu Santu eguna tarteko. 

Hilaren 31n, igandearekin, arratsaldez eskainiko du zerbitzu berezia Manttangorri hiribusak: 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan Antxisutik aterako da. Illarraltzuetatik herrira, berriz, 16:30ean, 17:30ean eta 18:30ean.

Domu Santu egunean bertan, azaroaren 1ean, astelehenez, Antxisutik 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean aterako da. Hilerritik, ordu hauetan: 09:30, 10:30, 11:30, 12:30 eta 13:30.