'Urratsez urrats! Pandemiaren ondoren bideari ekiten' egitasmoa aurkeztuko dute ostiral honetan Biyak Bat egoitzan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 26a, 10:32

Biyak Bat egoitzak jakinarazi du hilaren 29an Urratsez urrats! Pandemiaren ondoren bideari ekiten proiektuari buruzko aurkezpen bilera antolatu duela. 18:00etan hasiko da. Beharrezkoa izango da izena ematea, Kale Nagusiko lokalera joanda edo 625 02 36 96 telefono zenbakira deituta.

Egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak (AGIJUPENS) eta Bat Bi Ta Hiru zein A flor de piel enpresek garatu dute, eta adineko pertsonen "osasun sozial eta emozionala hobetzea" du helburu, "COVID-19aren ondoren euren udalerrietako normaltasunera aktiboki itzultzeko". Lasarte-Oriako adinekoen elkartean ez ezik, beste bitan garatuko dute: Donostiako Kaialde-n eta Guardaplata-n.