Euskal kantak aukeratu ditu Zero Settek plazara bueltan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 24a, 13:25

Etenaldi luze baten ondoren, Zero Settek jende aurrean zuzenean jo du igande eguerdian. Gertuko doinu ezagunez osatutako errepertorioa hautatu dute Okendo plazan egindako emanaldirako.

Okendoko eszenarioa ekimenez bete dute asteburuan. Atzo, euskal jaiako erromeria bertatik girotu bazuten, gaur, akordeoiek hartu dute oholtza. 

Kalera bueltatu da Zero Sette eta lasarteoriatarren arreta piztu du. Eguerdia baino lehen hutsik zeuden aulkiak bete dituzte, tarte batez behintzat, musikariek jotako doinuak entzun nahi izan dituztenek. Zutik eta urrutiagotik, tabernetako terrazetatik edo plazako bankuetatik, esaterako; kontzertua jarraitu dutenak ere izan dira. Lekua gutxienekoa zen. 

Euskal kantekin osatu du errepertorioa akordeoi orkestrak, batzuk zaharragoak, beste batzuk, berriagoak. Hauen artean, bezperan ere entzun zen Huntzaren Aldapan gora. Akordeoi jotzaileen saioa, ordea, ez da hala joan, eta txalo moduan jaso dute saria.