Bihar Donostian egingo duten manifestaziora joateko deia egin du Lasarte-Oriako Sarek

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 22a, 09:35

Ibilian-ibialian etxerako bidean kanpaina bukatzeko manifestazio orokorra antolatu du Sare Herritarrak bihar, Donostian. Salbuespen legediarekin amaitu eta euskal preso eta iheslarien etxerako bidea egiteko etapa hasten ari direla aldarrikatuko dute ekintza horrekin eta lasarteoriatarrei parte hartzera deia zabaldu diete. 

Bi aldarri nagusiren inguruan ari da lanean Sare: "euskal preso guztien Euskal Herriratzea eta graduen progresioa". Horiek erdiesteko herritarren bultzada "ezibestekoa da" eta Lasarte-Orian bide horretan jarraituko dute zenbait ekimenekin. 

Maiatzean hasi eta herriz  herri martxan izan den dinamikaren amaiera izango da hilaren 23ko manifestazioa. Antiguatik abiatuko dira, 17:00etan. Azken asteetan egin duten kanpainako argazkiak jaso dituzte, eta mosaiko bat osatu.