Biyak Bat elkartea normaltasunerako bidean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 21a, 11:30

Biyak Bat elkarteko kideak bingora jokatzen.

Biyak Bat elkarteak mahai-joko, bingo eta solasaldietarako eremua ireki berri du. Jokoen aretoko ordutegia 20:30ak arte izango dela zehaztu du elkarteko zuzendaritzak

Era berean, koronabirusaren aurkako neurriak jarraituz, karta-jokoetan aritzeko interesa duten bazkideek etxeko euren karta-sortak edo elkarteak banatzen dituen kartak erabili ahalko dituztela jakitera eman dute. Hala ere, horiek egoitzan ezin direla utzi ohartu dute, beraz, karta-sortak etxera eraman behar dituzte egunero erabiltzaileek.

Elkarteak eskura dituen karta-jokoak bulego ordutegian banatuko ditu, goizean 10:30etik 12:30era. Eskaera egiteko bazkide txartela beharrezkoa dela zehaztu dute zuzendaritzako kideek.