Lasarte-Oriako errugbilariek emaitza ezberdinak lortu zituzten denboraldiko lehen partidan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urriaren 20a

Euskal Ligako 2019-2020 denboraldiko partida, Michelin Kirol Gunean.

Denboraldiko lehen jardunaldia jokatu zuten urriaren 15etik 17rako asteburuan.

Maila ezberdinetan lehiatu ziren herritarrak eta emaitzak ere ezberdinak izan ziren.

Senior Ohorezko B Mailako Gesalaga Okelan Zarautz-ek Avilesera (Kantabria) egin zuen bidaia Pasek Belenos-en aurka jokatzeko. 

Zarauzko taldeak jokalari gazte ugari eraman zituen partidara eta horrek neurketa Paseken alde jarri zuen. Avileseko taldea nagusi izan zen hasieratik eta 49-16 gailendu zen.

Deialdian Jokin Beloki eta Mikel Ibisate herritarrak izan ziren. Belokik minutuak jokatzeko aukera izan zuen.

Euskal Ligako 2. Mailako Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT taldeak, berriz, garaipena erdietsi zuen Arratiako Zekorrak-en aurka, 10-40.

18 urte eta 16 urte azpiko taldeak ere lehia hasi dute. Lehenek 105-0 irabazi zuten Uribealdea; bigarrenek, berriz, 66-10 galdu zuten AVK Bera Beraren aurka. 

Euskal Ligako Emakumezko 1. Mailan, Paola Vega herritarra kide duen Cominter Tisu Hernanik garaipen landua lortu zuen, 26-14. AVK Bera Bera izan zuen aurkari.

Bestalde, urriaren 23an, errugbia itzuliko da Michelin Kirol Gunera. Euskal Ligako 2. Mailako Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT eta Gaztediren aurkako partida jokatuko da,  14:50ean.