Infantil mailako taldeek denboraldiari hasiera eman diote

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urriaren 20a

Ostadar SKTko Infantil 1. Mailako derbia izan zen Michelin Kirol Gunean.

Pixkanaka futbol taldeak 2021-2022 denboraldian murgiltzen doaz. Urriaren 15-17ko asteburuan Infantil 1. Mailako futbol taldeak lehiara itzuli dira urtebeteko geldialdiaren ostean

Ostadar SKT-ren bi talde eta Texas Lasartearra-ren bat izango dira aurten Infantilen 1. Mailan lehian. Hiru taldeek elkarren aurka jokatuko dute 6. multzoan. 

Lehen jardunaldian, esate baterako, Ostadar A eta B taldeen derbia izan zen Michelin Kirol Gunean. Ostadar A taldea izan zen nagusi eta 2-8 irabazi zuen.

Texas Lasartearrak, berriz, Danena izan zuen aurrez aurre Elbarrenako zelaian, Zizurkilen. Zuri-urdinek ederki egin zuten lan garaipena lortzeko eta 3-5 gailendu ziren.

Jardunaldi horretako gainerako emaitzak honakoak izan ziren: Emakumezkoen Ohorezko Maila, Ostadar SKT 1-1 Mariño CD; Gorengoen Maila, Astigarragako Mundarro 3-1 Ostadar SKT; Ohorezko Jubenil Maila, Ostadar SKT 2-4 Orioko FT; Jubenilen 1. Maila, Ostadar SKT A 4-0 Amara Berri KE; Urnieta KE B 2-4 Ostadar SKT B; Ohorezko Kadete Maila, Ostadar SKT 1-0 Antiguoko KE; Kadeteen 1. Maila, Ostadar SKT A 2-0 Zarautz KE C; Zarautz KE A 7-1 Ostadar SKT B; Texas Lasartearra 6-1 Mundaiz SCD; Infantil Ohorezko maila, Euskalduna SD 3-3 Ostadar SKT; Infantil Txiki, Ostadar SKT  1-2 Añorga KKE.

Deialdira itzuli

Ellas Ligan jokatzen ari den Real Sociedad taldean berri ona izan zen. Iraia Iparragirre Argandoña herritarra dagoeneko osatu da eta deialdian izan zen Levanteren aurka, Zubietan. Tamalez 0-1 galdu zuen taldeak.