Intzako bikoteek jardunaldi ederra izan dute

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urriaren 19a

Denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen Intzako kadete bikoteak.

Eskuz Binakako Txapelketako jardunaldi berria jokatu zuten Intza Pilota Elkarteko nagusien eta kadete mailako bikoteek urriaren 15ean eta 16an, hurrez hurren. Bi bikoteek ederki egin zieten aurre euren aurkariei eta garaipena erdietsi zuten. Jubenilek, berriz, atsedena izan zuten

Kadete mailako bikotearen denboraldiko lehen garaipenaz gozatzeko aukera izan zuten Michelin Kirol Guneko pilotalekuan ziren zaletuek.

Tolosako Altuna-Tejera bikotea izan zuen aurrez aurre Beñat Olazabalek eta Xuban Urdalletak osatutako bikoteak. 

Herriko pilota elkarteko gazteak nagusi izan ziren hasieratik eta erraz gailendu ziren, 22-8.

Intzako 3. Mailako Nagusien bikoteak ere partida ederra egin zuten Oiarperen aurka.

Jon Pello Artetxe eta Mikel Elolak eroso jokatu zuten eta aurkariek ezin izan zuten ezer egin. 5-22 irabazi zuten partida.

Garaipeneko bi puntuei esker, bere multzoko lehen postuari eusten dio bikoteak. Lehen fasea amaitzeko bi partida falta dituzte.