2021/10/23 09:30 - 20:00

Jaia

Euskal Jaia

Euskal Jaia
Okendo plazan eta inguruetan, Lasarte-Oria

Lasarte-Oriako Euskara Batzordeak eta Ttakun Kultur Elkarteak lankidetzan antolatu dute egitaraua. Iazko ospakizun sinbolikoaren ondoren, euskal kulturan oinarritutako ekimena datorren larunbatean, hilak 23, bueltatuko da. Herritarrak baserritar janztera deitu dituzte.

Urriaren 20an argitaratutako dekretu batean, udalak ez du baimenik eman bazkaria Okendon egiteko. Horren aurrean, Ttakun KEko zuzendaritzak erabaki du Ttakuneneara eramatea jarduera.

EGITARAUA

  • 09:30ean diana, txistularien eskutik. Okendo plazan hasiko dira.
  • 11:00etatik 12:30era haurrentzako kantu-dantza-jira, Sagardotegi plazatik abiatuta.
  • 11:00etatik 13:30era artisauen azoka Okendo plazan.
  • 14:00etan herri bazkaria Ttakunenean.
  • 16:00etan, musika animazioa Ttakunenean.
  • 17:30ean erromeria, Ttirriki Ttarrakaren eskutik, Okendon.