Auzoetako jardueren azken saioa egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urriaren 16a

Zenbait asteburutan herriko txoko desberdinetan aurrera eraman dituzten jardueren azken saioa egin dute gaur. 12:00etan hasita, Lur Usabiaga ipuin kontalariak istorio berezi bezain harrigarriak kontatu dizkie Atsobakarren elkartu diren haurrei. Triku baten arantzek beste animalia batzuei eragindako arazoak konpontzen ahalegindu dira lau txikiak, aholkuak eta ideiak partekatuta. Zabaletan, berriz, azazkalak margotzen ikasi dute 11:00etatik 13:00etara artean egin duten tailerrean.