Gatazkaren bi ahots, aurrez aurre

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 15a, 21:10

Proyecto 43-2 konpainiak Viaje al final de la noche antzeztu du Manuel Lekuona Kultur Etxean. GALek hildako ETAkide baten alaba  eta ETAk hildako emakume baten semea protagonista ditu obrak.

Agertokiko oholtzan eserita, albo banatan, obraren bi protagonistak. Argi batek argitzen du bakoitza eta gainerako iluntasuna da. Haurtzaroko pasadizoak gogoratzen dituzte, txandaka, amarekin edo aitarekin bizitzako gertakariren bat. Ez diote elkarri begiratzen, kultur etxeko auditorioa betetzen ari direnei baizik. 

Obra bera hastean, bakarrizketen bidez, Edurnek Iparraldean bizitzako haurtzaroa gogoratu du. Ama izan berri da eta GALek hildako aita ETAkidearekin izandako harremana eta bizipenak kontatu ditu. Eduardok, berriz, ETAk hildako ama oroitu du, baita gertatutakoa bere seme-alabei nola adierazi zien ere. Bien bizitzan oso presente dagoen hutsunea da guraso horiena. 

Sagardotegi bateko upel baten aurrean identitateari buruzko solasaldi bat dute, mahai baten bueltan, gatazkaren alde bakoitzaren ikuspuntua ardatz duen eztabaida.... Zerk du pisu gehien? Komunean dutenak ala aldentzen dituenak?

Proyecto 43-2k osatutako euskal gatazkaren inguruko Rescoldos de paz y violencia trilogiaren azken obra da. 

Erlazionatuak

'Viaje al fin de la noche' antzezlana

Txintxarri Aldizkaria 2021 urr 16 Kultura