Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da eta aretoen aireztapena eta eskuetako higienea mantenduko dituzte.
Egoera berriak, udal kirol instalazioen funtzionamenduan honela eragingo du urriaren 11tik aurrera:
- Esparru itxietan musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da, igerilekua erabiltzerakoan izan ezik.
 - Areto eta aldageletako edukiera mugak desagertuko dira.
 - Derrigorrezko aldez aurretiko hitzordua desagertuko da instalakuntza guztietan.
 - Kirol taldeen entrenamendu eta txapelketetarako aldagelen erabilera baimenduko da.
 - Txapelketetarako ikusleen sarrera %100ean baimenduko da.
 - Igerilekuak erabiltzaileentzako ordutegi hau izango du.
 
Kirol instalakuntzak izango duen behin behineko ordutegia ere zehaztu dute. Dena den, ohartarazi dute urtarriletik aurrera aldaketak izan ditzakeela.
- Aste egunetan: 7:00-12:30; 14:00-17:00; 19:00-21:30.
 - Larunbatetan: 9:00-13:00; 16:00-20:00.
 - Igande eta jai egunetan: 9:00-13:00.