Ostadar Ipar Martxako kideek desgaitasun bisuala duten pertsonei egokitutako NWBlind gailua ezagutu dute

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 7a, 13:45
Arg.: Ostadar Ipar Martxa

Ostadar Ipar Martxa taldeko lau irakaslek NWBlind gailua ezagutu zuten, urriaren 3an, Donostian. Tresnaren bitartez, desgaitasun bisuala duten pertsonek ipar martxa egin dezakete gida baten laguntzaz. Pablo Barrialek, Murtziako Erkidegoko Mendi Federazioako Mendi eta desgaitasunak batzordeko kide eta gailuaren sortzaileak eskaini zuen saioa eta bertaratu zirenek gailua probatzeko aukera izan zuten.