Udazkenarekin bat, korrikalariak martxan dira

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 7a, 11:00
Arg.: LOTME

Donostiako Maratoi Erdia, Berrobira krosa, Zumaiako Flysh Trail Mendi Maratoia, Aiako Mendi lasterketa, Mitxarro Bira... Lasterketak itzuli dira. Udazkenean sartzearekin batera, lasterketa denboraldiari hasiera   eman diote korrikalariek ez dira ohiko hitzorduetako batzuk egongo, hala nola, Lasarte-Oria Bai! krosa; baina lasterketa gosea asetzeko haina izango dute zaletuek

Urriko lehen asteburuan hainbat hitzordu izan ziren eta herritarrek ez zuten hutsik egin. 

Urriaren 2an, Berrobira krosa antolatu zen. Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko Jon Huici  Sagastibeltzak eta Mertxe Casas  Sanchezek eta Ramon Altuna Vegasek 7,5 kilometroko ibilbidea egin zuten.

Donostiako Maratoi erdia, Zumaiako Flysh Trail Mendi Maratoia, Aiako Mendi lasterketa eta Mitxarro Bira, berriz, urriaren 3an, jokatu ziren.  

Zumaiako Flysh Trail Mendi Maratoian, Gorka Mateo Chinchilla herritarra 42 kilometroko proban parte hartu zuen; Javi Lopez Pielagok, berriz, 21 kilometroko proban izan zen. Lehenak 10.16.00 marka egin zuen Zumaiako helmugan; bigarrenak, 07.53.00.

Aiako X. Mendi lasterketan izan ziren lehian Ibarburu Zuriarrain anaiak, Enaitz (01.46.45) eta Iñigo (01.46.47).

Mitxarro Bira lasterketan ere LOTMEko bi ordezkari izan ziren. David Garciak eta Marc Baguesek 27,5 kilometroko ibilbidea egin zuten hiru ordu eta 11 minututan.

Azkenik, herriko hainbat ordezkari izan ziren Donostiako Maratoi Erdian lasterka bai 21 kilometroko lasterketan, baita hamar kilometroko proban ere.

LOTMEko Ibon Aguirre Arechavaleta (01.18.21), Maratoi Erdian, eta Gorka Gil Martin (33.52), 10 km. proban, izan ziren Lasarte-Oriako ordezkaritzako azkarrenak.